Amorebietarentzat amaitu dira urduritasunak eta kalkuluak. Bigarren B Mailan jokatuko du datorren denboraldian ere. Asteburuko garaipenak salbazio matematikoa eman dio eta azken jardunaldira etxeko lanak eginda heldu da. Azken hiru partiduak segidan irabazi ditu: 3-2 etxean Athletico Madril Bren kontra B, 0-1 kanpoan Getaferen aurka, 6-1 etxean Fuenlabradaren kontra. Puntuak hirunaka batzea bezalakorik ez dago mamuak uxatzeko. Datorren asteburuan Alcorconen zelaian amaituko du denboraldia.
Fuenlabradaren kontrako partidua gozamena izan zen zaleentzako. Argi geratu zen madrildarrek ez zutela ezer jokoan eta Amorebietarentzat, aldiz, berebiziko garrantzia zutela hiru puntuek. Lehen orduerdien partidua erabakita geratu zen Ibai, Barrón eta Orbegozoren golekin. Fuenlabradaren golak zelaian ikusten ez zen emozioa jarri zuen markagailuan atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian ere goitik behera agindu zuen Amorebietak. Aguilar (bere atean), Mousta eta Ortegaren golek gutxitan ikusten den emaitza jarri zuten markagailuan: 6-1.