Amorebietako gazteak Nazional Mailara igo dira

Anboto 2015ko api. 29a, 12:29

Amorebieta klubak aurten lortu duen bigarren igoera da Amorebieta Bk lortutakoaren ostean.

Denboraldi osoan Euskal Ligako lehen postuetan ibili dira gazteak. Denboraldi erdira arte Jose Felix Gallastegi izan zuten entrenatzaile, baina honek lehen taldearen gidaritza hartu zuenean gazteen C taldean zebilen Argoitz Argotek hartu zuen entrenatzaile kargua.

Durangoko Kulturalaren garaipen bat erabakigarria izan zen Amorebieta igo zedin. Maila bat gorago Durangoko taldeak Santutxu menderatu zuen. Garaipen horrek hainbat ondorio izan zituen: Kulturalak Ohorezko Mailarako igoera lortu zuen, Santutxu igoera barik geratu zen eta, ondorioz, maila bat beherago zebilen Santutxu B liderra ere igo barik geratu zen. Horrela, Euskal Ligako laugarren sailkatua igo zen, hau da, Amorebieta. Datorren denboraldian Nazional Mailan jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!