Zapatuan kanporaketa faseak jokatu zituzten eta domekan finalak. Gizonetan puntu bakarraren aldeagaz heldu ziren finalera Iker Zearreta eta Josu Elorza. Beraz, emozioz betetako finala jokatu zuten. Azkenean Zearreta nagusitu zen. Emakumeetan Naroa Izurza jaun eta jabe izan zen. Irabazle biak zornotzarrak dira.