Zilarrezko Adecco ligan amaitu dute liga erregularra. Zornotza Saskibaloi Taldea play off-etarako sailkatu da eta, beraz, Urrezco Adecco Ligara igotzeko aukerak ditu. Bidea ez da erraza izango. Hiru kanporaketa gainditu behar dira horretarako. Lehenengo kanporaketan (final laurdenak) Galiziako Xuven Cambados taldearen aurka neurtuko ditu indarrak. Aurrera egin gura duenak partidu bi irabazi beharko ditu. Kantxa faktorea alde duenez, Zornotzak etxean jokatuko du lehenengo partidua, gaur, 19:30ean. Ondoren, Galiziara joango da eta beharrik balego Larrean jokatuko litzateke hirugarren partidua.
Kanporaketa honetako irabazleak Ceba Guadalajara-Viten Getafe kanporaketan aurrera egiten duenarekin jokatuko ditu final erdiak.