Santi Gonzalezek Euskadiko bosgarren txapela irabazi du

Anboto 2015ko api. 14a, 09:40

Zornotzan jokatu den Euskadiko xake txapelketa irabazi du Gros Xake Taldeko bilbotarrak

Faboritoen artean zegoen eta ez du hutsik egin. Santi Gonzalezek iazko txapela berritu eta, guztira, bosgarren bider irabazi du Euskadiko xake txapelketa. Mikel Huerga bigarren sailkatua puntu eta erdira geratu da.

Joan zen astelehenetik domekara garatu zen txapelketa Zornotzako Zelaieta Zentroan. Egun horietan Euskadiko xakelari onenak igaro dira Zornotzatik, tartean bost Nazioarteko Maisu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!