José Herradak irabazi du Zornotzako Udaberriko Klasika

Anboto 2015ko api. 13a, 10:25

Urtero legez, Euskal Herriko Itzulia bukatu eta hurrengo egunean, Udaberriko klasika ospatzen da Zornotzan. Aurtengoa, lasterketaren 61. edizioa izan da ia ehun txirrindularigaz.

Movistar taldeko Jose Herrada sartu zen 29 segundoko tartearekin zornotzako helmugan . Montecalvo-ko lehenengo bi igoeretan Marc Soler izan zen lehena tontorrera iristen baina hirugarrenean, Jose Herradak, geroago lasterketa irabaziko zuenak, pasa zuen tontorra lehenengo. Sailkapen nagusian Jose Herradaren atzetik 29 segundotara Lokosphinx taldeko Evgeny Shalunov errusiarra sartu zen eta hirugarren postuan, bi minutu eta 35 segundotara, Caja Rural - Seguros RGA taldeko Carlos Barbero izan zen. Lehen euskalduna helmugara sartzen, Caja Rural - Seguros RGA taldeko Amets Txurruka izan zen hamargarren postuan. Mendiko saria Movistar taldeko Marc Soler kataluniarrak irabazi zuen Jose Herrada eta Evgeny Shalunoven aurretik. Azkenik, tarteko helmugako saria, Radio Popular - Boabista taldeko Samuel Magalhaes portugaldarrak irabazi zuen Vasily Neustroev errusiarra eta Murias taldeko Egoitz Garcia atxondarraren aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!