Bi enpresari eta haien familiak, eta hainbat behargin dira istorioko protagonistak. Pertsonaia horien arteko gaizki-ulertuak, etsaitasunak, eta hainbat heriotza kontatzen ditu liburuak, eta langileen arteko harremanez, familia-loturez eta drogaren eraginez ere badihardu idazleak. Krimenean baino gehiago, gizartearen argi-ilunetan ipini du arreta Irasizabalek azken lan honetan.
2010. urtean Gu bezalako heroiak izenburuko liburua kaleratu zuenetik urtero liburu bat eman du Irasizabalek argitara: Odolaren deia, Bizkarzainaren lehentasunak, Orbe auziaren ingurukoak eta Igelak benetan hiltzen dira liburuak kaleratu ditu azken urteotan.