Hamabi taldek eta 100 txirrindulari inguruk parte hartuko dute. UCI World Tourreko Movistar izango da talderik indartsuena; Kontinental Profesional mailako Caja Rural taldea kenduta, gainerakoak Kontinental mailako taldeak izango dira.
Goizean, 11:00etatik aurrera, gazteen artean txirrindularitza sustatzeko ginkana bat antolatuko du Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak Zelaieta zentroaren inguruan; 7 eta 17 urte artekoek parte hartu ahal izango dute.