Bola jokoan, Bizkaiko eta Euskadiko txapeldunak Zornotzan erabakiko dituzte

Anboto 2015ko api. 10a, 11:36

Iazko Bizkaiko Txapelketako irabazleak.

Bola joko denboraldia urteko unerik erabakiorrenera heltzen dabil. Datozen asteetan eskualdeko ligako azken jardunaldiak jokatuko dituzte, eta Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak ere laster datoz. Den-denak Zornotzan erabakiko dira.


Ez da harritzekoa Zornotza bola jokoen txapelketen epizentro bihurtzea, zaletasun handia dago eta. Eskualdeko liga amaitzeko lau jardunaldi falta dira; hurrengo biak datozen zapatu bietan, 16:30ean, jokatuko dituzte San Pedro eta San Bartolome auzoetako bolatokietan. Iaz Gisetza taldeak irabazi zuen eskualdeko liga; Jose Luis Arreguik, Gregorio Zearretak, Jose Miguel Bilbaok, Jokin Arreguik, Iker Zearretak, Beñat Gorospek osatu zuten taldea.

Ondoren, ligak hiru-lau asteko atsedenaldia hartuko du, Bizkaiko txapelketak datozelako. Hain zuzen, apirilaren 25ean eta 26an banakako txapelketa jokatuko dute Gure Kirolak eremuko bolatokian, 16:00etatik 20:00etara. Iaz Ismael Manzanedok irabazi zuen gizonetan, eta Igone Zamalloak emakumeetan.

Ondoren, maiatzaren 9an eta 10ean, binakako txapelketa egongo da jokoan toki berean.  Iaz Jose Luis Arregui Txakalin eta Pedro Luis Uribarri Urtain bolariek osatutako bikoteak jantzi zuen txapela. Aurten ere eurak izango dira faborito nagusiak; guztira, zazpi biderrez irabazi dute Bizkaiko Txapelketa, azken laurak segidan.
Txapelketa bi horietan batutako puntuek Euskadiko Txapelketara sailkatzeko balio dute.

Euskadiko Txapelketa
Aurten Euskadiko Txapelketa Zornotzako Gure Kirolak guneko bolatokian jokatuko dute, ekainaren 6an. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hamabosna partaide lehiatuko dira. Bizkaian jokatuko dutenez, bertako arauak jarraituz lehiatuko dira. Horregatik, Bizkaiko eta Arabako bikoteak izango dira faborito

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!