Eguia, Garcia eta Etxeandia lehenengo hamarretan Zornotzako duatloian

Anboto 2015ko mar. 25a, 09:56

Igandean, martxoaren 22an, Extreme Zornotza eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, Zornotzako zazpigarren duatloia ospatu zen. 2015. urteko Euskal Herriko zirkuitoko zortzigarren proba izan zen.

Emakumezkoetan, eskualdeko bi partaidek lehenengo hamarren barruan bukatzea lortu zuten. Uribarri Eguia, Abadiñoko Laubideta taldeko kideak seigarren postuan bukatu zuen lasterketa 02:49:18-ko denborarekin. Mugarra Triatloi Taldeko Oihana Garciak zortzigarren bukatu zuen 02:53:04-ko denborarekin.

Gizonezkoetan, Extrem Zornotza taldeko Ibai Etxeandiak ere lehenego hamarren barruan bukatzea lortu zuen. Zortzigarren izan zen 02:15:13-tan ibilbidea betez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!