Tarragonako Les Fonts ultra traila bederatzigarren tokian amaitu du Egoitz Aragon zornotzarrak. Barikutik domekara hiru etapatan 120 kilometro (23+70+27) osatu ditu honako denboran: 14.11.24.
Denboraldiko lehen ultraila zuen: “Beste lasterketa batzuetarako prestaketa moduan hartu dut eta azkenean ondo irten da. Sentsazio onak izan ditut eta pozik nago”. Aurtengo denboraldian zazpi ultra trail egitea aurreikusita du eta Kataluniakoa lehenengoa izan da. Zazpiretan parte hartzen badu, guztira, 900 kilometro egingo ditu. Gainera, aurtengo ultra trail denak berriak izango dira Aragonentzat.
Les Fonts ultra trailean Alberto Garcia berriztarrak ere parte hartu du eta 70. tokian amaitu du: 18.01.16.
SAILKAPENA: