Urtebete joan da ANBOTO proiektu komunikatiboa Zornotzara zabaldu zenetik. Harrezkero, 500 zornotzarrek barikuro jasotzen dute astekaria etxeko postontzian.
ANBOTOko zuzendaria den Jone Guenetxearen esanetan, “orain arte egindako bidea positiboa bada ere, erronka berriei aurre egiteko prestatzen gabiltza”. ANBOTOk harpidetza kanpaina bat hasiko du Zornotzan 1.000 baietz leloagaz. Izan ere, aurten 1.000 harpidedun izatera heltzea da helburua.
Horretarako, hainbat bide jorratuko ditu. Esaterako, urtean, herrian egiten diren askotariko ekimenekin bat egin, eta harpidetza kanpainak gauzatuko ditu. ANBOTO etxean jasotzea doakoa da. Eskabidea formulario hau beteta egin daiteke. Baita anboto@anboto.org helbide elektronikoaren bidez, eta 946 816 558 zenbakira deituta ere.