Partiduaren lehenengo zatian madrildarrak izan ziren jaun eta jabe. Rayo Vallecanoren lehenengo gola 36. minutuan heldu zen. Emaitza berdin mantendu zen 60. minuturarte, orduan etorri zen Albertoren, Rayo Vallecanoko atezainaren, gola. Bere zelaitik baloiari ostikoa jo eta haizearen laguntzarekin Oier San Miguelen atean sartu zen. Momentu horretatik aurrera Amorebieta berpiztu egin zen eta 71. minutuan lehenengo gola sartu zuen Moustapharen eskutik.
Partidua iada bukatzear zegoen eta azkenengo momentuan, Ibaik egindako erdiraketa bat aprobetxatuz, Asier Goiriak berdinketa jarri zuen markagailuan. Ez da oso emaitza ona izan asteburukoa baina partidua zelan joan zen ikusita ontzat eman daiteke Amorebietak asteburuan batutako puntua. Hurrengo partidua Urritxen izango da Las Palmasen aurka, igandean goizeko 11:30etan.