Betiko lez, 18 urtetik beherakoek doako sarrera izango dute, baina eskaintza berezi bati esker, nagusientzako beste doako sarrera bat eskuratu ahalko dute. Zapatuan, 11:00etatik 13:00etara, Amorebietaren denda ofizialean erretiratu daiteke sarrera hori. Bestalde, klubak argitu duenez, biharko partidua ez da klubaren egun erdia izango; bazkideek ez dute ordaindu beharko.
Gainera, Zinedine Zidane-ek sinatutako kamiseta bi zozketatuko dituztela iragarri du gaur bertan klubak.
Amorebieta eta Real Madril Castillaren arteko partidua zapatuan, 16:00etan, jokatuko da Urritxe futbol zelaian.