Andres Blanco
“Lehengo arrapala ez zuten kendu behar. Hogei urte zituen arrapala hark, eta malda handiegia zuela arrazoitu zuten hura kentzeko. Ordezko igogailua sarritan matxuratzen da, eta haur-kotxeekin dabiltzanak, nagusiak… zelan igoko dira? Pasabide berria urrun dago. Igogailua matxuratuta badago edo euria ari badu, gurpildun aulkian dagoenak oso urrun joan beharko du”.
Francisco Ruiz
“Pasabide berria esandako baldintza guztiekin egiten bada, irtenbide ona dela uste dut. Ikusiko dugu horrela den. Hala ere, lehenengo arrapala kendu eta orain berria egitea alferreko gastua dela uste dut. Igogailua matxuratu egiten da, eta batzuetan mantentze-lanak erabiltzaileen ordutegian egiten dituzte. Gauez eta inor ez dabilenean egin beharko lituzkete”.
Rufino Nuñez
“Pasabide berria erakitzea ondo iruditzen zait. Beharbada, esango nuke, bide luzeegia egin beharko dela bertara heltzeko. Edozelan ere, uste dut aurretik zegoen hura ez zutela kendu behar. Malda handiegia ei zuen, baina ez dut uste inor kexatzen zenik horregatik; kendu zutelako kexatu gara. Bestetik, igogailua gauetan erabilgarri ez egotea ez zait ondo iruditzen”.