Udal hauteskundeak 2015

EAJk onartu du udal hausteskundeetara aurkezteko hautagai-zerrenda

Anboto 2015ko urt. 16a, 09:44

Zornotzako EAJren Udal Batzordearen proposamenak ez du aurkako botorik jaso Uri Buru Batzarrean.

Iazko maiatzean jakinarazi zuten Andoni Agirrebeitia izango zela EAJren alkategaia eta orain hautagaitza-zerrenda osoa onartu dute, aurkako botorik gabe, prentsa-ohar batean azaldu dutenez.

Guztira 20 lagunek osatzen dute hautagaitza-zerrenda. Agirrebeitiagaz batera, aurreneko hamarren artean hiru hautagaik errepikatuko dute: Itxaso Iriondo, Iker Basagoiti eta Juan Maria Ugaldek. Horiekin batera Anartz Gandiaga, Esti Martiartu, Mitxel Etxebarria Artetxe, Itxaso Berrojalbiz, Luciano Martinez eta Jone Zuazok osatzen duten lehen hamarren zerrenda. 20ko zerrendatik 7 independienteak dira.

Hautagai-zerrenda “ekonomi, enplegu, gizarte-ekintza, hezkuntza, ingurugiro eta komunikazio arloan profesionalak diren disziplina anitzeko taldeak” osatzen du: “Denek herriaren eta herriko beharrizanen gaineko ezagutza sakona dute”.

HONA HAUTAGAI DENAK:

-       Andoni Agirrebeitia

-       Anartz Gandiaga Zarazua: 41 urte. Enpresa Zientzian diplomatua. Gazteria eta Kirol arloko zinegotzia 2003-2011 artean.

-       Itxaso Iriondo Bilbao: 36 urte. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan diplomatua. Karmengo Ama ikastetxeko irakaslea. Gaur egun, Gizarte Ekintzako zinegotzia.

-       Iker Basagoiti Larruzea: 34 urte. Deustoko unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. Gaur egun, Ogasun saileko zinegotzia.

-       Estibaliz Martiartu Crespo: 36 urte. Zuzendaritza-idazkaritza Deustuko unibertsitatean.

-       Juan Maria Ugalde Bustinza: 56 urte. Fisikan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Jasangarritasun eta Zerbitzuen alorreko zinegotzia. Independientea.

-       Mitxel Etxebarria Artetxe: 38 urte. Athletic Club-eko  Marketing Departamentuko langilea. Zornotza Saskibaloi Taldeko presidenteordea. Independientea.

-       Itxaso Berrojalbiz Zabala: 28 urte. Ekonomian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.

-       Luciano Martinez Iglesias: 63 urte. Larrea Eskola Publikoko zuzendaria 30 urtez. Hezkuntza eta Gazteria alorreko zinegotzia 1999-2003 urteen artean. Independientea.

-       Jone Zuazo Olariaga: 33 urte. Kimikan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Independientea.

-       Olatz Ajuria Isasi: 35 urte. Giza Zientzian eta Enpresan lizentziatua. Gaur egun Komertzio alorreko zinegotzia.

-       Iñigo Molinero Izagirre: 38 urte: Meatze ingeniaritza teknikoa. Independientea.

-       Mireia Izagirre Goienetxea: 53 urte. Piano, musika lengoaia eta koru zuzendaritzako irakaslea.

-       Aimar Basañez Zulueta: 23 urte. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua.

-       Zuriñe Furundarena Olabarriaga: 45 urte. Estetizista. Independientea.

-       Lazaro Blasco Martitegi: 60 urte. Enpresaria.

-       Miren Lauzirika Arrese: 20 urte. Zuzenbideko ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.

-       Alaitz Ziarrusta Bilbao: 40 urte. Erizaintza laguntzailea eta ebakuntza-gelako laguntzailea.

-       Elena Elejaga Uriarte: 51 urte. Administraria. Independientea.

-       J.L. Bustinza Olabarrieta. 71 urte. Jubilatua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!