Uganda eta Keniako korrikalariek irabazi dute Zornotzako nazioarteko krosa

Anboto 2015ko urt. 5a, 10:12
Toroitich eta Kipsiro helmuga zeharkatzen

Gizonetan Timothy Toroitich ugandarrak esprint estuan menderatu zuen Moses Kipsiro herrikidea.

Zornotzako 61. Nazioarteko Krosak emozioz betetako lasterketak utzi zituen atzo Jauregibarriako landetan. Gizonetan Timothy Toroitich eta Moses Kipsiro ugandarrek lehia estua mantendu zuten helmugako marra bera zeharkatu arte. Biak batera heldu ziren azken txanpara eta emozioz betetako esprinta eskaini zuten. Oso-oso gutxigatik, baina Toroitich izan zen irabazlea; azken metroan gorputza aurrerantz luzatu eta zentimetroengatik lortu zuen garaipena. Europako txapelketan brontzezko domina irabazi zuen Alemayehu Bezabeh korrikalariak osatu zuen podioa.

Emakumeetan 21 urteko Magdaline Masai keniarra izan zen onena. Gaztea den arren, dazken hiru aldietan berak irabazi du Zornotzako krosa emakumeetan. Laugarren kilometrotik aurrera indartsuena zela erakutsi zuen, baina sekula ezin izan zuen lasai aritu, Iris Fuentes-Pila presioa sartzen izan zuelako. Azkenean 11 segundoko aldea egon zen bien artean. Jacqueline Martin korrikalaria sailkatu zen hirugarren.

 

PODIOA GIZONETAN

1- Timothy Toroitich.............. 32.01

2- Moses Kipsiro................... 32.02

3- Alemayehu Bezabeh.......... 32.17

 

PODIOA EMAUMEETAN

1- Magadaline Masai............. 23.36

2- Iris Fuentes-Pila............... 23.47

3- Jacqueline Martin.............. 23.52

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!