Zornoza Koralaren dokumentala aurkeztuko dute gaur

Anboto 2014ko abenduaren 23a

20:30ean Zelaietan zentroan proiektatuko dute elkartearen 60. urtemugako bideo dokumentala.

Aurten 60 urte bete ditu Zornoza sozietate artistikoak edota Koralak. Efemeride horren harira, dokumental bat landu dute, eta gaur izango da aurkezpena, Zelaieta zentroan. Elkartearen ibilbidea jorratzen du, eta hainbat zornotzarren lekukotzak ere jasotzen ditu. Pausa ekoiztetxeak grabatu du bideoa, eta Ametx erakunde autonomoa laguntzaile izan da.

Zornoza Korala eragin handiko elkartea da herrian, eta oraindik eta gehiago jaio zenean. Izan ere, herriko arlo kultural zein sozialean protagonismo handia eduki zuen. Dantza eta antzerkia ere sustatu zituzten hasieretan, eta euskaltegi bat ere martxan ipini zuten. Sasoi horietan ikusi zituzten hutsuneei erantzun zieten, eta geroztik, herriaren beharrizanetara moldatu den taldea dela diote kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!