Zornotzako Igurco Orue zentroan Paziente Nagusien Arretaren IX. Sinposioa abiatu dute gaur goizean eta bihar arte luzatuko da. Euskal Autonomia Erkidegoan sektore soziosanitarioan izaten den hitzordurik garrantzitsuenetakoa da eta sektoreko 150 profesional inguru batuko ditu.
Jorratuko dituzten gaien artean daude arreta soziosanitarioaren etorkizuna, Euskal Geriatria eta Gerontologia Elkartearen kodigo etikoa eta eusteko sistema mekaniko eta farmakologikoen kontsentsuaren gaineko dokumentoa, besteak beste.
Honako hauek izan dira gaurko irekiera ekitaldiko protagonistak: Guillermo Viñegra Garcia Eusko Jaurlaritzako Osasun arloko sailburu ordea, Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano Gizarte Politiken sailburu ordea, Pilar Ardanza Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintza saileko diputatua, Pedro Ensunza IMQ-ko presidentea eta Santiago Canales Igurco-ko zuzendaria. Lehenengo konferentzia Jose Augusto Garcia Navarro Kataluniako Osasun arloko konsortzioko zuzendariak eskaini du.