Sei urtetik gorako gazteentzat beste ibilbide bat ere antolatuko dute. 10:00etan hasiko da, sei kilometroko luzera izango du, eta une oro begirale bi egongo dira gaztetxoen joan-etorriak zaintzen.
Espinosaren lorpenak
Andres Espinosa zornotzarra (1903-1985) mendizale ezaguna izan zen. Bere ibilbidean lorpen azpimarragarriak eskuratu zituen; 1929an eta 1930an bera izan zen Mont Blanc (4.807 metro) eta Kilimanjaro (5.895 metro) mendietara bakarrik igo zen lehen pertsona.