Zornotzak Bilbao Basketen aurka jokatuko du aurkezpen egunean

Anboto 2014ko ira. 10a, 09:51

Irailaren 20an, 19:00etan, jokatuko dute partidua Larreako kiroldegian.

 

Zornotza Saskibaloi Taldeak iragarri duenez, irailaren 20an zaleen aurrean egingo duten taldearen aurkezpen ofizialean Bilbao Basket-en aurka jokatuko dute. Aukera ona izango da Zornotzako jokalari berrien jarduna bertatik bertara jarraitzeko eta Bizkaiko talderik indartsuenaren aurka zer eman dezaketen ikusteko.

Partidu horretarako sarrerak 15 euro dira nagusientzat eta 5 euro 16 urtetik beherakoentzat. Honako toki hauetan erosi daitezke: El Cojo jatetxean, Kapi erropa dendan, Singing Frog-en eta Pozus Lounge Bar-en.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!