Boroa jatetxeak irabazi ditu pintxorik onenaren sariak

Anboto 2014ko eka. 30a, 09:36
Boroa jatetxeak txapelketara aurkeztutako pintxo irabazlea
Epaimahaiarentzat eta herritarrentzat Boroa jatetxeko pintxoa izan da Jan Alai txapelketara aurkeztu den onena. Zerbitzaririk profesionalenaren saria Urtza tabernako Imanol Baz-entzat izan da.

 

Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa Zelaieta Zentroan. Boroa jatetxea izan zen irabazle nagusia. Epaimahaiaren zein herritarren ustez Boroako ‘Amanita eta trufa kristalezko arraultzan, habi kurruskariaren gainean’ pintxoa izan da txapelketara aurkeztutako 56 pintxoen artean onena eta berritzaileena. Sari bakoitzeko 1.000 euro eta txapela irabazi ditu Boroak. Zerbitzaririk onenaren saria, aldiz, Urtza tabernako Imanol  Baz-entzat izan da. Antolatzaileak oso gustura agertu dira Jan Alai txapelketaren aurtengo aldiagaz; parte hartzea inoiz baino handiagoa izan da eta, guztira, 65.000 pintxo saldu dituzte.

 

Era berean, hamar pintxorik onenen zerrenda egin dute:

1-   Boroa

2-   Gu Geu

3-   Tomasa

4-   El Cojo

5-   Jauregibarria

6-   Saltxa

7-   Berezi

8-   Propi

9-   Aterpe

10- Urtza

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!