Lara Izagirreren 'Un otoño sin Berlin' filmerako umeen casting-a egingo dute, uztailaren 4an

Anboto 2014ko ekainaren 25a

Lara Izagirre zinegile zornotzarraren 'Un otoño sin Berlin' filmerako ume aktoreen aukeraketa egingo dute uztailaren 4an, Zelaieta zentroan. Zazpi eta bederatzi urte arteko umeak deitu dituzte casting horretan parte hartzera.

 

Barikuko Zelaieta zentroko casting-ean parte hartu gura dutenek, info@garizaprodukzioak.com helbidera idatzita eman behar dute izena.

Egileek azaldu dutenez, urrian hasiko da Lara Izagirre zinegile zornotzarra Un otoño en Berlin bere herrian grabatzen. Zornotzan grabatuko du Gariza Produkzioak ekoiztetxeak filma, osorik.

Irene Escolar eta Tamar Novas aktoreek egingo dituzte June eta Diego filmaren protagonisten paperak, eta Ramon Barea aktoreak ere parte hartuko du filmean. Egileek aurreratu dutenez, "errealitatearen konbentzio kolektiboari aurre egiteko ezinari buruzko metafora ederra" da Un otoño sin Berlin proiektua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!