Londresko Perhaps Contraption taldeak irabazi du VIII. Haizetara

Anboto 2014ko eka. 23a, 09:18

Asteburu osoan zehar Zornotza doinuz bete duen Haizetara jaialdiaren irabazle izendatu zuten Londresko Perhaps Contraption taldeak, atzo.

 

Adituen epaimahaiak emandako saria da Ingalaterrako Perhaps Contraption taldeak jaso duena, Haizetara lehiaketako sari nagusia: 10.000 eurokoa. Hamar musikarik osaturiko taldea da Perhaps Contraption. Erritmo biziak, harmonia koralak eta koreografia landuak uztartzen dituzte.

Sari nagusiaz gainera, beste sari bi ere banatu zituzten, atzo, asteburu osoko musika jaialdia amaitzeko: ikusleek euren bozkekin hala erabakita, publikoaren sari berezia (4.000 euro) Tokyo Brass Style taldeak jaso zuen, eta Ottoni Animati talde italiarreko tronpetistak instrumentista onenarena.

Banden eta kaleko musika taldeen Haizetara jaialdiaren VIII. edizioa izan da asteburu honetan Zornotzako kaleak eta plazak hartu dituen hau. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!