Bizkaiko abesbatzen eguna eta SAC Zornotzaren urteurrena

Anboto 2014ko eka. 5a, 13:06

Andoni Agirrebeitia zinegotziak eta abesbatzeko kideek aurkeztu dute, egitaraua, gaur.
SAC Zornotza koruaren 60. urteurrena ospatuko dute, asteburu honetan. Domekan, gainera, Bizkaiko Abesbatzen XXXI. Eguna ere hartuko du Zornotzan.

 

Bizkaiko Abesbatzen XXXI. Eguna ospatuko dute, ekainaren 8an, Zornotzan. 48 abesbatzetako 1.000 kantarik hartuko dute parte egun horretarako Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu duen egitarauan.

Abesbatzetako kideak 10:00etan ailegatuko dira Zornotzara, eta Zelaieta zentroan entseguak egin ostean, 11:15ean kalejira hasiko dute herriko plazaraino. Plaza horretan eskainiko dute, 11:45ean, eguneko emanaldi nagusia. Gero, elkarrekin batuko dira bazkaritarako.

Zornotzako abesbatzak 60 urte
Asteburuan ospakizun bikoitza izango du SAC Zornotza abesbatzak, izan ere, taldea sortu zela 60 urte bete dira aurten. Urteurren hori ospatzeko, Zumaiako abesbatzagaz kalejira egingo du bihar eguerdian, eta, 21:00etan, Donostiako Easo abesbatzaren emanaldia izango da Zornotza Aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!