Gisetza irabazle eskualdeko bolo txapelketan

Anboto 2014ko maiatzaren 26a

Gisetza taldeko jokalariak
Hainbat jardunaldiren ondoren, Gisetza izan da talderik erregularrena eta eskualdeko bolo txapelketa irabazi du.

 

Honako jokalari hauek osatzen dute Gisetza taldea: Jose Luis Arregui, Gregorio Zearreta, Jose Miguel Bilbao, Jokin Arregui, Iker Zearreta, Beñat Gorospe. Ordezkoa, Eneko Gorospe. Zornotzako taldeak 2940 puntu batu ditu, bigarren sailkatu den Boroak baino 29 gehiago.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!