Markeliñeren 'Uharte ezezaguna', Kroazian

Anboto 2014ko api. 15a, 09:00

Naj, Naj, Naj izeneko nazioarteko antzerki jaialdiaren 14. edizioan erakutsiko du, Markeliñe Zornotzako taldeak, 'Uharte ezezaguna' bere antzezlana, gaur.

 

Barikua hasi zen jaialdi hori, Kroaziako Zagreb hiriburuan, eta umeentzako zein familia osoarentzako sorturiko antzezlanetan espezializatutakoa da.

Jose Saramago Nobel Saridun portugaldarraren O conto da ilha desconhecida ipuinean oinarrituriko antzezlana da, Markeliñeren Uharte ezezaguna. Keinuetan oinarrituko obra da, 2010ean sorturikoa, eta familia osoarentzako pentsaturikoa. Uharte ezezagun bat helmuga duen bidaia abiatzen duten hiru lagunen abentura eta errokak kontatzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!