Droga trafikoarekin lotuta gizon bat atxilotu dute Zornotzan

Anboto 2014ko api. 9a, 17:50

41 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo arratsaldean droga-trafiko delitu batekin akusatuta. Gizon honen atxiloketa asteartean Zornotzako San Antonio auzoan erretako lokalaren harira etorri da.

 

Behin sutea itzalita zegoela, bertara joandako ertzainek lokala zigilatzearen erabakia hartu zuten ikuskapen lanak egiteko asmoz. Orduan, 122 marihuana landare eta hauen laborantzarako beharrezkoak diren azpiegitura guztiak aurkitu zituzten. Barruan zer zegoen ikusita agenteek ikerketa bat martxan jarri zuten. Sutea gertatu eta ordu batzutara, lokal horren errentari eta marihuana landare hauen ustezko jabea atxilotzea lortu zuten. Baita ere, jakitera eman dutenez, datozen orduetan epailearen aurrera eramango dute.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!