Sutea piztu da gazteen lokal batean

Anboto 2014ko api. 8a, 13:07

Sutea piztu da goizaldeko 02:15ean Zornotzako San Antonio auzoko gazteen lokal batean. Momentu horretan eraikinaren beheko pisuan kokatuta dagoen lokala hutsik zegoela jakitera eman du Ertzaintzak. Sutearen eraginez, eraikin horretako hiru bizilagun desalojatu dituzte.

 

03:20an sua kontrolpean izan dute eta bizilagunak beraien etxeetara itzuli dira. Suhiltzaileek azaldu dutenez, kaxa elektrikoan gertatutako arazo bat izan daiteke sutearen eragilea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!