Aurreko asteetan ez bezala, partidua zapatuan izango da, 20:00tan. Federazioak partidu guztiak bateratu eta ordu berdinean egitea adostu baitu. Zapatuan, Larrean zornotzarrek CB Prat-en aurka jokatuko dute.
Etxekoak aurkari zail baten kontra ariko dira. Zilarrezko Mailako Adecco kopako azken txapeldunak dira Katalanak. Joaneko partiduan euskaldunek ez zuten zorterik izan eta CB Prat-ekoek menderatu zituzten. Talde bizkaitarreko kideek gogotsu daudela adierazi dute. Zornotzarrek partidu hau irabaztea beharrezkoa izango dute playoff postuetan mantentzeko.