Filipinetako LBC-MVP Sports Foundation Cycling Pilipians taldeak apirilean Europako hainbat lasterketetan parte hartuko duela iragarri du. Apirilaren 5ean Miguel Indurain Sari Nagusian egongo dira, hurrengo egunean Errioxako Itzulian era apirilaren 14an Zornotzako Udaberri Klasikoan. Hiru lasterketa horiek UCI-ren 1.1 kategoriakoak dira. Ondoren, apirilean Herberehetako beste lasterketa batzuetan parte hartuko dute.
Filipinetan Continental mailan dauden talde bietako bat da LBC-MVP Sports Foundation Cycling Pilipians eta herrialdeko txirrindulari onenetakoak batzen ditu. Esaterako, Ronald Oranza (21 urte) eta Rustom Lim (20 urte) txirrindulariek brontzezko domina bana irabazi zuten iazko SEA Jokoetan (Asia hegoekialdeko jokoak). Taldeko zuzendaria amerikar bat da: Christopher Allison.