Zornotza Saskibaloi taldeak aukerarik gabe utzi zuen Amics Castello larunbatean

Anboto 2014ko martxoaren 19a

Zornotza Saskibaloi taldekoak Amics Castellokoak mendean hartzen
Zornotza Saskibaloi taldekoek asteburuan mendean hartu dituzte Amics Castelloko mutilak, 79-90 irabaziz. Zornotzarrek partidu hasieratik hartu zieten aurre etxeko taldeari.

 

Hasiera hasieratik Mikel Garitaonandiaren mutilak bai defentsan baita erasoan ere gehiago izan ziren. Partidako bigarren laurdenean Amics Castelloko mutilek apurka apurka aurrera egin eta markagailua berdintzea lortu zuten; 35-35. Hala ere, berdinketak ez zuen asko iraun eta hiru puntuko saskiratze batekin berriz ere sailkapenaren buru jarri ziren zornotzarrak.

 

Norgehiagokaren lehenengo partean Kyle Rowley iparramerikarrak maila ona erakutsi eta puntu dezente eman zizkion Zornotza Saskibaloi taldeari. Azken zatian berriz, Rowleyk hasieran egindako lana ordaindu zuen. Hala ere, taldeko gainontzeko jokalariek partida eustea lortu zuten akatsik egin gabe eta garaipen garrantzitsu bat lortu zuten.

 

Denboraldiko partidurik serioena jokatu zutela azpimarratu du Mikel Garitaonandiak. “Jokalari bakoitzak bere lana ondo bete zuen eta partidu on bat egin ahal izan genuen”, azpimarratu du entrenatzaileak. Horrez gain, Zornotza Saskibaloi taldeko Ibon Carretok jardunaldiko bozkote perfektuan egotea lortu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!