Leioako Umore Azokako ohorezko saria, Markeliñeri

Anboto 2013ko mai. 21a, 10:02

Asteburuan Leioan ospatu duten Kaleko Artisten Umore Azokan saritu dute Zornotzako Markeliñe antzerki taldea. Jaialdi horretako Ohorezko saria jaso du Markeliñe

Asteburuan Leioan ospatu duten Kaleko Artisten Umore Azokan saritu dute Zornotzako Markeliñe antzerki taldea. Jaialdi horretako Ohorezko Saria jaso du Markeliñek.

 

\"\"

 

Epaimahaiaren berbetan, “antzerkigintzan, ahotsa kasik altxatu barik, emandako ia hiru hamarkadengatik, eta langile nekaezinak, profesional apartak eta ondo egindako antzerkigintzaren enbaxadoreak” izateagatik saritu dute Zornotzako antzerki taldea.

 


Maiatzaren 16tik 19ra, 26.000 ikusle baino gehiago batu ditu Leioako Umore Azokak: eta 125 emanaldi eskaini dituzte Euskal Herriko eta nazioarteko taldeek. Gaitzerdi Teatroa taldearen Suz (A fuego) lanak jaso du jaildi horretan 2012ko Euskadiko ikuskizunik onenaren saria, eta La Passante taldearen Rue de Dames-ek nazioarteko talde baten lanik onenarena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!