Egaña, Colina eta Martin bertso afarian

Anboto 2012ko eka. 14a, 13:17

Orue eskolak eta ITGk belaunaldien arteko asteburua antolatu dute, eta egitarau horren barruan jaso dute barikuko bertso afaria

Orue eskolak eta ITGk belaunaldien arteko asteburua antolatu dute, eta egitarau horren barruan jaso dute barikuko bertso afaria.

 

Ekainaren 15ean, 20:30ean, Laiene jatetxean batuko dira afaritarako eta Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Alaia Martinen bertsoak gozatzeko. Menuaren prezioa 25 eurokoa da, eta 94-6300058 telefonoan edo info@orueeskola.org helbidean eman daiteke izena. 

 

Belaunaldien arteko hartu-emana bultzatzeko helburuz antolatu dute asteburuko egitaraua. Bertso afariaz gainera, aintzinako jolasen saio bat ere antolatu dute ekainaren 16rako. Zelaieta parkean, 11:00etan, egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!