Angoitiak Kinshasan egindako argazkien erakusketa: 'Mal aire'

Anboto 2010ko mar. 20a, 12:00

Zornotza Zetroan, apirilaren 6ra arte, ikusgai izango da Mendicus Mundi elkarteak antolatutako Malariari buruzko erakusketa. Txelu Angoitia argazkilari durangarraren argazkien bilduma bat da.

Zornotza Zetroan, apirilaren 6ra arte, ikusgai izango da Mendicus Mundi elkarteak antolatutako Malariari buruzko erakusketa. Txelu Angoitia argazkilari durangarraren argazkien bilduma bat da Malaria. Kinshasara bidaia, eta gaixotasunak Kongon eragiten dituen ondorio sozial eta ekonomikoetara hurbilarazten gaituzte. Hasi, esandako moduan, Zornotzan hasiko da Txelu Angoitiaren argazki erakusketaren bidaia, baina Getxon, Donostian, Zaragozan eta Alemaniako hainbat hiritan ere erakutsiko dituzte erakusketa honetako argazkiak. Saharaz hegoaldeko herrialde askotan malaria pandemia bilakatua dela eta Kongoko herritarrek zelan bizi duten erakusten dute Angoitia durangarraren argazkiek. Munduko 109 herrialdetako 250 milioi laguni eragiten dien gaitza pobreziaren ondorio denez, eragotzi daitekeen zerbait dela azpimarratzen du mundu mailako Stop Malaria Now kanpainagaz bategiten duen Medicus Mundi Bizkaia GKEak. Erakusketara gerturatzen direnak malariak pobreziagaz daukan lotura estuaz jabetzea da erakusketaren helburua, Hegoaldeko herrialdeetan egunean milaka pertsona hiltzen dituen gaixotasunaren kontra norbanakoak zer egin lezakeen gogoetara ekartzea. Kinshasako kaleetan, ehorztetxeetan eta eskasian kongotarrek eguneroko bizitzari aurre egiteko energia zelan ateratzen duten ere erakusten dute argazkiek. Eragotzi litekeen benetako pandemia baten testigantza dira argazkiok.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!