[ARGAZKI GALERIA]: Udazken girorik koloretsuena Zaldibarko sanandresetako azokan

Ekaitz Herrera

Goiz honetan, baserritarren eta artisauen azoka egin dute Zaldibarren. Euskal Herria etorbideko inguruak 41 ekoizleren topakeku izan dira. Makina bat herritar batu da produkturik freskoenak eta despentsa betetzeko elikagaiak eskuratzeko.  (Argazkiak: Zaldibarko Udala)

Gaurkoa sanandresen atariko feria izan da, datorren asteburuan 'Neguko jaiak' ospatuko dituzte-eta Zaldibarren. Aurtengo txupinazoa 'Viajando con Apu' familiak botako du. Hitzordua prest dute. Txapligua barikuan isiotuko dute, 19:00etan, udaletxeko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!