Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako jardunaldi berri bat jokatuko da gaur

Anboto

Lau eta erdiko partidu bi eta binakako partidu bat egongo dira jokoan.

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako jardunaldi berri bat jokatuko dute gaur, 21:00etatik aurrera, Zaldibarko Olazar pilotalekuan. Lau eta erdiaren barruan bi partidu daude: Etxeberria Uriarteren aurka eta Hormaetxe Erkiagaren aurka. Binaka Etxaniz-Goiburu eta Sarasibar-Apeztegia bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Joan zen asteko jardunaldian Rekalde IIk 22-12 irabazi zion Izagirreri. Binaka, Ibarluzea eta Iturberentzat izan zen garaipena Txoperena eta Goikoetxearen aurka: 22-14

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!