Kirola egiteko makinak atondu dituzte Olazarko rokodromoan

E.H.

Makinak erabiltzeko, herritarrek nahikoa izango dute udaletxera joatea eta 10 euroko finantzaren truke giltza eskuratzea.

Zaldibarko Udalak kirola egiteko makinak atondu ditu rokodromoko eremuan. Honako makina hauek: bizikleta eliptikoa, bizikleta estatikoa, korrika egiteko zinta, ergometroa (arrauna), hankak lantzeko makina, bularraldea eta sorbaldak indartzekoa, multipress barra, posizio anitzeko bankua eta askotariko diskoak eta halterak (mankuernak).

Makinak erabiltzeko, herritarrek nahikoa izango dute udaletxera joatea eta 10 euroko finantzaren truke giltza eskuratzea. Orain arte rokodromoko erabiltzaile izan direnek ez dute giltzik zertan eskatu. Eneritz Azpitarte alkateak "herriko zerbitzuak hobetzen eta bizimodu osasungarria sustatzen" jarraituko dutela iragarri du. Era berean, makinak zaintzera deitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!