Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatuko da gaur

J.D.

Koldo Bikandi iurretarra izango da protagonistetako bat.

Gaur hasiko da Zaldibarren Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketaren 49. aldia. Lau eta erdiko eta binakako partidu bana jokatuko dira 21:00etatik aurrera. Lau eta erdikoan Koldo Bikandi iurretarrak Rekalde izango du kontrario. Binakakoan Altuzarra-A.Garmendia eta J.Alberdi-Iturbe bikoteek neurtuko dituzte indarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!