Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko

Maialen Zuazubiskar

Entrenatzaile zaldibartarra 2024tik izan da talde greziarreko entrenatzailea. 2027ko ekainera arteko kontratua zuen. 

Aste honetan Olympiakosek iragarri du Jose Luis Mendilibarrek ez duela taldea entrenatzen jarraituko. Entrenatzaile zaldibartarra 2024an heldu zen talde greziarrera, eta urte horretan bertan UEFAko Konferentzia Liga irabazi zuten. Hurrengo denboraldian, berriz, beste bi titulu eskuratu zituen: Greziako Liga eta Kopa. 2025eko abenduan klubak 2027ra arte berritu zion kontratua Mendilibarri. Asteon, berriz, zaldibartarra kargugabetzea erabaki dutela jakitera eman dute. 

Talde greziarrak Mendilibarren agur gutuna kaleratu du. Zaldibartarrak esker oneko hitzak izan ditu taldearentzat: "Bukatu da Olympiacoseko nire ibilbidea. Hiru urte hauetan izugarri disfrutatu dut eta esker oneko hitzak ditut Mr. Marinakisentzat, aukera hau ematearren. Seguru nago etorkizun batean ikusiko garela". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!