Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goiz honetan lan istripu bat gertatu da Zaldibarko Olarreaga auzoko poligonoan. Ezbeharra 06:10ak aldera gertatu da. Hedabide hau Osalanekin ipini da hartu emanetan, eta hark jakinarazi du lantegiko prentsa batek eskua harrapatu diola beharginari. Zauritua 46 urteko emakumea da. Suhiltzaileak bertara hurreratu dira, eta haiek askatu dute langilea. Azkenik, larrialdi zerbitzuek Donostiako ospitalera eraman dute behargina.