Bero itogarria horixe zegoen iragarrita gaurko Zaldibarren, eta egin ere egin du. Hala ere, korrikalariek ezin hobeto egin diote aurre beroari. Gainera, lehia polita izan da lasterketalarien artean eta antolakuntzak egindako lana bikain borobildu dute parte hartzaileek
Lasterketa luzean esaterako, faboritoek ez dute hutsik egin; Gontzal Murgoitio elorriarra eta Lola Oiarzabal gasteiztarra izan dira nagusi. Gizonezkoetan, Gontzal Murgoito izan da irabazle 1:38:19ko denboragaz. Bigarren sailkatua, Ander Jauregi izan da eta hirugarrena Josu Urrutia.
Emakumezkoetan, garaipena Lola Oiarzabalek lortu du. 1:58:26ko denbora egin du. Bigarren sailkatua Nora Narbaiza izan da eta hirugarrena Izaro Zamalloa
Lasterketa laburra
Lasterketa laburrean Victor Bernedo elorriarra izan da bizkorrena. Bigarren postuan, Omar Ugartemendia sailkatu da eta hirugarrenean Fouad Anou.
Emakumezkoetan, Naia Cob izan da garailea, bigarren Zutoia Odriozola helmugaratu da eta hirugarren Bianka Espiga.
Kopako liderrak
Durangaldeko Kopako liderrei dagokionez, honela dago kopako sailkapena:
SUGAR KOPAN LIDERRAK: Zutoia Odriozola eta Victor Bernedo.
MARI KOPAN LIDERRAK: Irazu Aranburu eta Nora Narbaiza.
Kopako argazkiak
Beste urte batez, ANBOTO Durangaldeko Kopako babesle da eta asteburuan zehar argazkiak www.anboto.org-en egongo dira ikusgai.