Zapatuan Zaldu Trail lasterketa jokatuko da Zaldibarren. Bi lasterketa izango dira: 19 kilometrokoa eta 14 kilometrokoa. Proba luzekoak 9:30ean irtetzekoak ziren eta laburrekoak 9:45ean. Tenperatura altuengatik abisu laranja dagoenez, antolatzaileek lasterketa ordubete aurreratzea erabaki dute. Lasterketa luzekoak 8:30ean irtengo dira eta laburrekoak 8:45ean.