Lau eta erdiko protagonista bat Faben Ituarte da. Aurrelari atxondarrak behin baino gehiagotan erakutsi du kaiolan jokatzeko duen abilezia. Esaterako, iaz Lesakako San Fermin torneoa irabazi zuen. Aurkari izango duen Joanes Cestau ere espezialista da modalitate horretan; azkeneko Olazar txapelketan berak jantzi zuen txapela. Ondoren, binakako partidua hasiko da. Muruak eta Cansecok osatuko bikoteak, gerriko gorriz, Etxeberria-Uriarte bikotea izango du aurkari.