[EGITARAUA] Jai giroa nagusi, Zaldibarko Eitzaga auzoan

Anboto 2026ko ekainaren 24a

Euskal dantzen erakustaldia egongo da, domekan.

Txopoa altxatu ondoren, herri afarian batuko dira barikuan, Zaldibarko Eitzaga auzoan. Besteak beste, paella eta patata tortilla txapelketek, bolo txapelketak, asto probek eta euskal dantzek osatutako egitaraua prestatu dute.

EGITARAUA

Ekainaren 26a, barikua

  • 18:00 Umeentzako pintura eta marrazki lehiaketa.
  • 19:00 Txokolate jana.
  • 19:30 Txopoa altxatzea.
  • 21:00 Festa girotzeko afaria.

Ekainaren 27a, zapatua

  • 12:30 Paella eta patata tortilla lehiaketa.
  • 14:00 Plateren aurkezpena.
  • 14:15 Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa. Ondoren, bazkari herrikoia.
  • 18:00 Bolo jaurtiketa.
  • 19:30 Bolo lehiaketa.
  • 20:00 Saiheski-jana.

Ekainaren 28a, domeka

  • 13:00 Meza San Pedro ermitan. Ardoa eta galletak bertaratuentzat.
  • 13:30 Euskal Dantzak, plazan.
  • 14:00 Txirikil joko tradizionala.
  • 17:00 Bizkaiko Bolo Txapelketa.
  • 18:00 Asto probak
  • 20:00 Errifaren zozketa.
  • 20:30 Jaien amaierako azken traka.

Ekainaren 29a, astelehena

  • 14:30 Nagusientzako bazkaria Eitzako Auzo Etxean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!