Zaldibarko jaietako kartel lehiaketak badu irabazlea: Huescako Noemí Ruizek lortu du lehenengo saria (250 euro), eta, horrenbestez, bere diseinuak iragarriko ditu, aurten, udalerriko jaiak. Bigarren saria Ibone Gómez zaldibartarrak irabazi du (150 euro), eta umeen saria, berriz, Olaia Uribarrik. Azken horrek 100 euroko saria jasoko du udalerriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan erabiltzeko. Epaimahaia jai batzordeko kideek osatu dute. Ordezkari horiek eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei. Aurten, 17 lan aurkeztu dira lehiaketara. 10 nagusien kategorian eta 7 haurren sailean.
Jai batzordea eta Zaldibarko Udala jaiak antolatzen dabiltza. Arduradunek kartel lehiaketako sari banaketa egingo dute ekainaren 22an, herriko plazan, eta arratsalde horretan bertan argituko dute egitarau osoa. Hitzordua 19:00etan izango da.

Bigarren saria: Ibone Gomez

Umeen saria: Olaia Uribarri