Karobiko pista garbitzeko auzolana, zapatuan, Zaldibarren

E.H. 2026ko maiatzaren 22a

Pistaren egoera. ZALDIBARKO UDALA

Karobiko pistako inguruetan (Goierri auzoa) obra-hondakinak eta zaborra daudela eta, Zaldibarko Udalak auzolana antolatu du eremua garbitzeko. Garbiketa-jardunaldia zapatu honetan egingo dute, maiatzak 23.

Boluntarioak 09:00etan geratu dira, Goierriko zentral elektrikoaren ondoan, handik pistara joateko. Udalak asegurua egingo die parte hartzaileei. Horretarako, interesdunek zaldibar@zaldibar.eus helbidean eman behar dute izena. Parte hartzaileek arropa egokia eraman beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!