Ordu eta erdiko bisita gidatuan, Aranburuk ospitaleko kaperako ezaugarriak, Zaldibarko bainuetxeen historia eta Olazarko dorretxearen gorabeherak aletu zituen. Antolatzaileek eta bisitariek pozarren amaitu zuten bisita. Gainera, hurrengo ekintzaren berri ere eman dute: maiatzaren 10ean, mendilagunak Berriztik Egoarbitzara irtengo dira txangoan. Lau ordu inguruko ibilbidea izango da, hamar bat kilometrokoa. Olakuetako plazatik irtengo dira 09:00etan. Izen-emateak 639400786 telefonoan egin behar dira.