Berbalagunek Olazarko dorretxearen aztarnak ezagutuko dituzte eguenean

J.G. 2026ko apirilaren 28a

Berbaldi bat Olazarko dorretxearen parean. ZALDIBARKO UDALA

Aritz Aranburuk emango ditu azalpenak.

Berbalagun egitasmoaren barruan, bisita gidatu interesgarria antolatu dute Zaldibarren eguenerako, apirilak 30, 17:00etan. Olazar dorretxearen aztarnak ezagutuko dituzte, Aritz Aranbururen eskutik. Era berean, udalerriaren jatorrizko toponimoa, bainuetxeari buruzkoak eta Zaldibarrera bertaratzen ziren bisitariak izango dituzte ahotan. Era berean, bisita gidatura bertaratzen direnek, bainuetxe-ospital ingurua eta bertako bitxikeriak ezagutuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!