Zaldibarko Castet Elkarteak 1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren jausitako gudariak eta milizianoak gogoratuko ditu. Apirilaren 26an egingo dute omenaldi ekitaldia, urtero legez, Santamañazarrera igota. Hitzordua 10:00etan egin dute udaletxeko plazan, eta handik abiatuko dira basora. Tontorrean, argazkia hartuko dute ikurrina eskutan. Behin herrigunera jaitsita, lore-eskaintza egingo dute udaletxe pareko monolitoan. Goizari Castet elkartean emango diote amaiera, Castet Laguna bazkidetza kanpainaren aurkezpenagaz eta luntxagaz.